De Rijk-en hilondoko euskal gramatika

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2008-02-10

Rudolf P. G. de Rijk euskalari holandarra 2003an hil zen eta azken urteetan euskara batuaren gramatika didaktiko bat prestatzen ari zen. Bukatu gabe utzi zuenez, Virginia de Rijk-Chan alargunak lanari heldu zion beste hainbaten laguntzari esker, hala nola, Armand De Coene eta Fleur Veraart. Cornell University, Leiden University eta Euskal Herriko Unibertsitateko hizkuntzalariek ere lagundu dute. Standard Basque: a progressive grammar du izena liburuak. Azala eta aurkibidea ikusi nahi izanez gero begiratu hemen: www.blogari.net/filoblogia


Argia.com 2012