Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-02-10 -- 2123.zenb

Aitziber Garmendia

“Behar gaituztenean, kanaberarekin ateratzen gaituzte aktoreak”

Sustrai Colina

argazkia

Maddi Soroa

Abokatu onak ez du sekula egiarik esaten... Ezta gezurrik ere. Aktore onak ez du sekula gezurrik esaten... Baina egiarik?

Zuzenbidea bukatu eta aktore jardutea ere…

Kosta zait karrera bukatu eta apartatzeko erabakia hartzea. Daukadan bitartean lanarekin segi nahi dut, baina jakin-min handia daukat: zer etorriko zaidan, nola erreakzionatuko dudan, nola biziko naizen...

Beste denak bezala, harrapatuta!

Euskal Herrikoa nahiko zirkulu itxia da. Betiko aktoreak gaude, jira eta bira, eta behar gaituztenak kanaberarekin ateratzen gaituzte. Normala besteak mareatzea!

Zuk esan duzu, betiko aktoreak zaudete.

Lehen nik esaten nuen eta orain neu naiz zopatan ere hortxe dagoena. Kontziente naiz jende gehiago sustatu eta lagundu behar dela baina horregatik ez diot nirea aprobetxatzeari utzi behar. Dagoenean bonbon...

Eta ezetz esatera ausartzen dena hor konpon!

“Ez” hitz potoloa da, eta garbi dago momentuan baldintzatzen zaituela, beldur asko sortzen dizkizula. Baina bizitza erabakiak hartzeko dago, eta momentu batean ezezkoa erabakitzen baduzu, gero gerokoak, ezta?

Nik uste nuen bizitza instituzioen aurka kexatzeko zela.

Ez dakit ez ote diegun erru handiegia botatzen instituzioei, gizarteak ere kulpa asko dauka. Erakundeek zeregin handia daukate baina gizarteak ere erantzun bat eman behar luke.

Obrak euskaraz, gaztelaniaz, eta frantsesez ematen hasten zaretenean agian...

Gune bezala gu hartuta, euskaldunak alegia, bi norabideetara joateko irtenbide bat izango litzateke. Baina ea zer aktorek egiten duen.

Gaztelaniaz egiten duzue ba!

Euskaraz etxeko zapatilekin bezalaxe ateratzen naiz, segurtasunez, lasai. Gaztelaniaz, aldiz, beti atzera botata, konkortsu edo. Azkenengo antzezlanean ohartu naiz euskarazkoa eta gaztelaniazkoa bi pertsonaia direla.

Ospea irabazi egin behar dela, my friend!

Egon zintezke bizi guztia antzerkia egiten eta inork ez zaitu ezagutzen, eta ETBn atera ezkero... Hemen famatua izatea telebistan ateratzea da.

Baina, benetako aktoreak ez al ziren oholtza gainekoak?

Niri antzerkia gehiago gustatzen zait baina horrek ez du esan nahi telebistak gutxiago balio duenik. Telebistan kanpoko faktore asko daude eta aktore bezala oso prestatuta egon behar duzu ondo lan egiteko.

Ez duzu esan ba kanaberaren azpian tokatzeko suertea dela dena!?

Suertea behin izatea suertea da, baina luzaroan izateko irabazi beharra daukazu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan