2008-02-10 -- 2123.zenb
Klimaren eta Ingurumenaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak (CICERO) mundu mailako azterketa egin du garraioaren eta berotegi efektuaren arteko harremanaren inguruan. Itsasontziek eta trenek nota ona jaso dute, errepideetako garraio sistemek –autoek eta kamioiek–, berriz, oso eskasa.
Esfortzuak eragindako emakumearen gernu-ihesa nahiko gertaera usua da. Emakumeen %25ak baino gehiagok, mugimendu jakin batzuk, korrika, salto, ohetik jaiki edo doministiku nahiz eztul egiterakoan, nahi gabe pixa tanta batzuk galtzen dituzte.
Sagardoa aspaldiko berezienetakoa ezagutzen ari naiz aurten. Bere kasakoa joan zen iazko uda eta sagarrak heldu ezinik; azukrez eskasa denak alkohola ere tamainan eta gerora sagardo hori ondu eta bizi luzea izateko nahikoa lan; sekula baino azkarrago botilaratu ditugu bada aurten etxekoak, ilbehera honen hasieran azkeneko upela.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1