2008-02-10 -- 2123.zenb
Castejon (Nafarroa), 1963. Etxaurin bizi da eta Barañain-en egiten du lan. Irakaslea da. Duela hamabost urte afizio asko zeuzkan: kirola, zinema... Irakurtzea eta idaztea ere bai. Aita izan eta denbora urritu zitzaion, lau seme-alaben guraso izaki. Orduan hasi zen serio idazten, baita idazle bilakatu ere. Horra paradoxa! Ordenagailu eramangarria alboan duela, idazle frankotiratzaile gisa aritzen da: non izan han idatzi. Antzararen bidea (Alberdania) nobelan bildu ditu bere azken tiroak. Tiro hots durunditsuak entzun ditugu engoitik.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1