2008-02-10 -- 2123.zenb
1953, Azkarate (Baxenabarre). Laboraria. AB, ELB eta LEIAko kidea. Azkarateko auzapeza eta Baigorri Kantonamenduko kontseilaria Paueko Kontseilu Nagusian. Garazi, Iholdi eta Baigorriko Herrien Erkidegoko partaide da. Baigorriko Jean-Baptiste Lambert eta Donibane Garaziko Alphonse Iriarte auzapezak arerio gogorrak ditu Erkidego honetan; presidentea eta presidenteordea hurrenez hurren. Jean-Michel Galantek Baigorriko auzapez eskuindarra izanen du berriz ere lehiakide kontseilari aulkia erdiesteko: “Lambert lehiakide da kanpainan eta abertzaleon etsai amorratua”, zehaztu digu Euskal Herria Baiko (EH Bai) hautagai abertzaleak.
Bizkaitarra, Getxokoa. Abokatua da Iñigo Santxo, abokatu euskalduna eta euskaltzalea. Bere buruaren definizioak behin ematen hasita, “aktibista juridikoa nintzela idatzi zuten behin, ABCn edo halako batean”, gogoratu du. Dagoeneko desagertua den Abokatu Euskaldunen Sindikatuko (AES) sortzaileetakoa izan zen, Justizia Euskaraz elkartean dabil orain.
Urtarrilaren lehen egunaz geroztik indarrean da erretiroa 65 urtetik gora atzeratuta gehiago kobratzeko legea. Beraz, aurrerantzean, abian da neurrira egindako erretiroa. Orain arte, salbuespen bakan batzuetan izan ezik, ezin zen legez erretreta adin horretatik aurrera atzeratu.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1