Astekaria

 Hiruko Txikian 

Aspaldiko

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2123. alea
2008-02-10
alde 0    kontra 0

Partez, igandean hurbildu nintzen futbol zelai batetara haur txapelketa bat ikustera. Hamar-hamaika urtekoak ziren. Goizeko bederatzi eta erdiak, zelai erdia itzalean izoztua. Jokalariak zutik ibiltzeko arazoak. Hala ere, sekulako borondatea. Eguzkipeko aldean, jokaldi politak ikusi nituen, baloia maite elkar hartzen zuten trebeki. Talde batean, neska pare bat. Denbora gutxi jokatzen zuten, entrenatzaileak berehala aldatzen zituen. Ingurua, entrenatzailez josita. Gurasoak. Bakoitzak bere haurrari aginduak ematen. Eta asmatzen ez bazuten, entrenatzailea errudun. Bati entzun nion, presiopean jokatzen ikasi behar zutela txikitatik. Neskak salbu, hauek sobra ere dekoraziorako zituzten, progresistak baikara oso eta hauen parte-hartzeak kolore modernoa ematen baitio lehiaketari. Kasualitatez, nesken ekipoa zen galtzailea beti, jokatu aurrez irabaziko ez zutela jakitun. Lehen sailkapenetan kanpo gelditu ziren jokatutako bi partidak galduta. Aldagela bidean neskek gurasoen kotxetara egin zuten, mutilak marmarrean elkarrekin dutxetara zihoazen bitartean. Erdi-finaletan normalizatu zen txapelketa, galtzaileen gurasoek beren semeen porrota neskei egozten zieten unean, nik egunkaria irakurtzera ondoko kafetegira alde egin nuenean.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia