Astekaria

 Denboraren makina 

Arrastoak

Irudia


2123. alea
2008-02-10
alde 0    kontra 0
Furoshiki
Furoshiki Japoniako zapi klasikoa

Furoshiki en erabilera berrindartzeko kanpainak egiten ari da azken urteotan Japoniako Ingurumen Ministerioa. Furoshikiak zetaz, kotoiz edo nylonez egindako zapi karratuak dira, eta era guztietako objektuak bildu eta batetik bestera eramateko erabili izan dituzte mende luzetan.
Nara aroaren erdialdean erabiltzen hasi ziren furoshikiak, XIV. mendean. Hasieran ofuro-etan, Japoniako bainu tradizionaletan erabiltzen zituzten, batzuen eta besteen jantziak nahas ez zitezen. Gero merkatariak hasi ziren euren produktuak zapietan biltzen eta ohitura esparru guztietara zabaldu zen.
Egun, Japonian 600 milioi plastikozko poltsa erabiltzen dira urtean eta gobernuak kopurua jaistea erabaki du ingurumenaren mesedetan. Furoshikiak ordea, belaunaldi berriak galtzen ari diren teknika edo artea behar du, zapia nola tolestu eta korapiloak non eta nola egin jakin behar da. Horretarako argibideak www.furoshiki.com web-orrian daude.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia