Astekaria

 Deabruaren abokatua 

Tiko

“Argi daukat zer jokotan nabilen”

Zirkurik ez eskura, eta Lezamara joan nintzen. Hantxe zegoen lehoi bat inguruko tximinooi so. Eta zorologikoetan dena libre denez…

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2122. alea
2008-02-03
alde 0    kontra 0
Tiko
Roberto Martinez Tiko Athletic-eko jokalaria (Iñigo Azkona)

Futbolariak bibidore hutsak zarete!

Askok diote oso ondo bizi garela, ez dugula ia ezer egiten, ganberro batzuk garela... Nik badakit nolako bizitza daramadan, eta gure lanbidea diziplina handikoa da.

Gizarajoak, presio handia jasaten duzue...

Ikusten duzunean errendimendu bat eman behar duzula, asko espero dela zutaz, zeure burua prestatzeko esfortzu estra bat egin behar duzu, eta hori azkenean energia galtzea da.

Azkar nekatzen zarete gero.

Pixkanaka joaten zara zure jokoa ezagutzen, zure aukerez jabetzen, zure mugak ukitzen, noraino iritsi zaitezkeen ikusten... Jokalari batzuentzat presioa ona izango da, baina gehienontzat txarra.

A zer ereduak dauzkaten gure txikiek...

Hori da saltzen dutena. Hor nabaritzen da negozio handia dela futbola, futbolaren inguruan jende asko mugitzen dela. Horregatik ibili behar dugu kontuz publikoki esaten eta egiten dugunarekin.

Negozio baten parte zaretelako?

Badakit hau ez dela nik irudikatzen nuen futbola. Diruak kirol hau transformatu du eta kirola baino gehiago bihurtu da.

Alegia, futbola futbola dela, denak zaretela profesionalak...

Argi daukat zer jokotan nabilen. Hori kontratua sinatzean onartzen duzu. Onartzen ez dudanean futbola utziko dut eta beste futbol batean hasiko naiz.

Nahi duzuna esaten ahalko duzun futbol batean?

Erantzun ezberdinagoak eman behar ditugula diote, baina sentitzen duguna esaten dugunean ez dute onartzen. Horregatik diogu beti gauza bera. Polemikarik ez egoteko adierazi diguten bidetik goaz beti.

Zure atxikimendua behintzat ikusi izan dugu han eta hemen...

Bai, norberarena delako azken erabakia. Zerbaitekin konbentzituta ez zaudenean eta ondorioak jasotzen dituzunean sufritu egiten duzu, baina konbentzituta zaudenean lasai egoten zara.

Selekzioaren gaiarekin lasai egongo zara, orduan.

Jokalariok argi utzi dugu gure ikuspuntua, federazioak jakin dezan zer nahi dugun. Baina gu ez gara nor hori nola egin behar den esateko.

Egia izango da elitean dabilenak egoismo puntu bat daukala...

Badaukagu. Hoberena izanez ailegatzen zara lehen mailako talde batera eta behin zelaian zaudela, onena zarela erakutsi nahi duzu. Horixe da egoismoa.

Hori eta galtzen duzuenero Bizkaiko produkzioa jaitsiaraztea!

Azken bi urteotan... Kar, kar, kar.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia