Astekaria

 Bero-beroan 

Talaian

Interes katastrofistak

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2122. alea
2008-02-03
alde 0    kontra 0

Inflazioaren eta petrolioaren prezioaren hazkundeak, AEBetako zabor hipoteken krisiak, urtarrilean premiazko produktuek izan ohi dituzten igoerek eta burtsetako azken espekulazio mugimenduek kapitalaren esku dauden komunikabide eta esparru politikoetatik errealitate sozioekonomikoa manipulatzeko balio izan dute. Iritzi publikoari geldiezinezko krisi ekonomiko eta berehalako atzeraldian gaudela sinetsarazi diote. Errealitateak, ordea, ez du espainiar eskuindarrek, PPk eta euren hedabideek, zabaldutako mezu katastrofista elikatzen. Hainbat erakundek aurtengo eta datorren urterako aurreikuspen ekonomikoak egin dituzte eta horien arabera, hazkunde ekonomikoa, pixkanaka murriztuta ere, %3an mantenduko da Espainiar Estatuan zein Euskal Herrian. Horrelako aurreikuspenekin nola onar liteke krisi eta atzeraldi ekonomikoan gaudenik?

Arazoa beste bat da. Arazoa betikoa da. Urteroko hazkunde ekonomikoarekin lortzen diren irabaziak ez dira berdintasunez banatzen eta handienek, banku eta enpresek, orain jasotzen dituzten milioi askotako irabaziak izaten jarraitu nahi dute. Honakoak dira BBVAk eskainitako azken datuak: 2007an 6.126 milioi euro garbi –zergak ordaindu ondoren– irabazi zituen, hau da, 2006an baino %29,4 gehiago. Horretarako beraien mendekoen soldatek igoera handirik ez izatea kontrolatu behar dute, bozeramaileek krisiaren teoria zabalduz. Langile hitzarmenak negoziatzeko garaia heldu den honetan aldarrikapen sozial eta sindikalak geldiaraztea dute helburu.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia