Astekaria

 Bertso berriak 

Oroiminari jarriak

I Gurekin daramagun poltsa da oroimena gustatzen zaigun hori objektu zein histori gordetzen duena. Aldiz, ezin poltsatik kendu nahi den dena, lehenago ez bada ostu ezin baita ahaztu gogoan ez dena.

Xabier Paya

Xabier Paya


2122. alea
2008-02-03
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
Xabier Paya, bertsolaria (Iñigo Azkona)
II

Cristobal Colon jauna
plaza-izen ezagun,
harekin joan ziren
gupida utziz hemen
hamaika euskaldun.
Oraindik konkistatzen
jardun eta jardun,
errantxodun profeta,
enpresa-gizon eta
Pinocheten lagun.

III

Euskaldunak euskara
dauka bere leman:
“dakienak hitz egin,
sendo zabaldu dadin
birusaren eran”.
Nahiz herriarengatik
bizi oro eman,
gero lehen hitza erdaraz
egiten dugu erraz
Herriko tabernan.

IV

Metrora sartu eta
hortxe, parez pare
beltz bat alde batean
ta zuri bat bestean
eserita daude.
Leku bana daukate
ondoan, halere,
baietz euskaldun gisan
euskaldun asko izan
zuriaren alde.

V

Sarri festa giroan,
ordu txikietan,
lore-saltzaileren bat
agertzen da batik bat

mozkorrenen bueltan.
50 euro
trago luzeetan
eta gero ez dago
eurotxo bat gehiago
diru-zorroetan.

VI

Oroimena oroimin
bihurtzen da, aizu,
eta hala ez bada
zure kasuan, hara,
gezurra diozu.
Nahi duzuna gogora
ekarriko duzu,
nahi ez duzuna, aldiz,
nahi ez adina aldiz
etorriko zaizu.

Doinua: “Bautista Basterretxe...”

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia