2008-02-03 -- 2122.zenb
EAEko ekonomia oso osasuntsu ibili da azken hamabi urteetan. Batez beste, %4 igo da errenta urtero. Horrelako aldarterik ez da izan, ez Euskal Herrian ez beste naziotan. Europako mandatariek Lisboako estrategia deituriko helburua aldarrikatu zuten Portugalen. Alegia, Europar Batasuneko (EB) kide bakoitzak %3 igo behar zuela bere ekonomia urtero. Jomuga hori jarri zioten elkarri, ongizatearen eta hazkunde jasangarriaren eredu moduan. EAEko ekonomiak eta Nafarroakoak aise gainditu dute maila hori. Lehena %4 hazi zen eta Nafarroakoa %3,5 epealdi berean. Hego Euskal Herriak erabat betetzen du Lisboako estrategia. Iparraldeko ekonomiaren hazkunde zehatzik ez dakigu, baina euskal ekonomiak, oro har, betetzen du Lisboako helburua.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1