Astekaria

 Hiruko Txikian 

Bi eta bi

Lau erostean, hogeita bi saltzean. Espekulatzaileek lege dutena, kultura bilakatua. Eta praxi honek eremu egokia behar du. Erreka jo duten egiturak dira aukera erakargarrienak begia hor dutenentzat.

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2122. alea
2008-02-03
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza

Lau erostean, hogeita bi saltzean. Espekulatzaileek lege dutena, kultura bilakatua. Eta praxi honek eremu egokia behar du. Erreka jo duten egiturak dira aukera erakargarrienak begia hor dutenentzat. Eta eliteko futbola dugu eremu egokienetakoa. Reala edo Erreala. Hogeiren bat mila lagunen pasioa. Inguruko hedabideen eguneroko gaia. Iluna argitzen duena: Iñaki Badiola. Hiru hilabeteko epean, lautik hogeita bira egiteko zubi erreala igaro duena. Politikoen antzera, berea egiteko zernahi erabiltzeko gauza dela frogatu du. Chris Colemanek abisatua zuen: gezurretan dabil. Pako Aiestaranek ez du ontzat eman. Badiolak bere egitekoa, bere gainetik ezarri nahi zuen. Ez zen solidarioa izan inorekin, futbolean ohikoa dena. Aiestaranek ez zuen espekulatzailea ikusi Badiolaren metodologian. Espekulatzailea eta talde lana uztar ezinak direla ez zuen ikasia. Orain bere haragitan probatu du: holakoen hitza beti ere taktikoa da, momentukoa, hamaiketakoa, goserik gabe ere jan erraza. Eta bakarrik geratu da. Hamaiketakorik gabe. Dagoeneko Badiolaren mugikorra sutan, entrenatzaile andanaren ordezkariek piztuta beren deiez. Eta asteburu oro azterketa publikoa pasatzen duten jokalariek asmatzen badute, Badiolaren erabakiak egokitzat joko dituzte zaleek “izar berri bat piztera goaz...” kantatuz.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia