2008-02-03 -- 2122.zenb
Prozesuaren biharamunetik hauteskunde bezperatara egin dugu salto, eta niretzat daukat ez dugula lehenengoan gertatua ondo hausnartu, arin kaskarin baitabil mundu politiko ofiziala, botoen merkaturako prestakuntza kosmetikoan. Estatu espainiarreko politikariak, hauteskunde lehia horretan aktore nagusi izango direnak, aldiz, azkar ibili dira prozesuaren ondorioen irakurketa propioa egin eta beren komenientziazko neurriak hartzen; are gehiago esango nuke, presidente espainiarrak egin dituen balantze publikoetan, disimulurik gabe aitortu du prozesuaren erabilera instrumental hutsa.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa