Azken eyakera hiztuna hil da

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2008-02-03

Hainbat hedabidek ohartarazi du Marie Smith Jones 89 urteko emakumea zendu berri dela eta beraz eyakera hizkuntza hil dela. Zoritxarrez, Alaskako (AEB) emakume horrek azken arnasa eman baino lehenagotik zegoen hilda eyakera hizkuntza, hiztun kopuru gutxieneko bat behar baita hizkuntzak bizirauteko. Eyakera hizkuntzari ingelesa gailendu zaio eta tlingit kulturaren eragina ere izan du. Eyakera eta tlingit hizkuntzak na-dene hizkuntzaren barruko adarrak dira.


Argia.com 2012