2008-02-03 -- 2122.zenb
EAEko ekonomia oso osasuntsu ibili da azken hamabi urteetan. Batez beste, %4 igo da errenta urtero. Horrelako aldarterik ez da izan, ez Euskal Herrian ez beste naziotan. Europako mandatariek Lisboako estrategia deituriko helburua aldarrikatu zuten Portugalen. Alegia, Europar Batasuneko (EB) kide bakoitzak %3 igo behar zuela bere ekonomia urtero. Jomuga hori jarri zioten elkarri, ongizatearen eta hazkunde jasangarriaren eredu moduan. EAEko ekonomiak eta Nafarroakoak aise gainditu dute maila hori. Lehena %4 hazi zen eta Nafarroakoa %3,5 epealdi berean. Hego Euskal Herriak erabat betetzen du Lisboako estrategia. Iparraldeko ekonomiaren hazkunde zehatzik ez dakigu, baina euskal ekonomiak, oro har, betetzen du Lisboako helburua.
Idatzi zuen norbaitek –Gabon bezperan– Tuterako Argia ikastolako hormetan. Horma horiek, ikastolako bi sarreretako alboko hormak dira, zehazki. Mezua idatzi zuenak, beraz, haurrengana iritsiko zela ziurtatu nahi izan zuen, alajaina!
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1