50 urtez martxan egondako lan ikastetxe baten historia

Pilar Iparragirre


2008-02-03

Ibai Muñoz Etxaniz ::Lea Artibai. Eskolatik Eskualdera. De la escuela a la comarca

Lea Artibai Ikastetxea

orrialdeak ::204


Lea Artibaiko Lan Eskola Parrokialak (1957-1976) duela 50 urte baino gehiago ireki zituen ateak. Bertako Ikastetxe Kooperatiboa (1976-2007), berriz, hogeita hamar urte betetzera doa. Urteurren horiek direla-eta, eskolako ikasle izandako Ibai Muñoz Etxanizi zentroaren historia jasoko zuen liburua egiteko eskatu zioten ikastetxeko arduradunek. Jarritako baldintzak, honakoak: liburua ez zen eskolaren gaineko anekdota hutsen bilduma izan behar, haren bilakaeraren ikerketa baizik. Eta horretan ahalegindu da egilea, Eskola Parrokialaren sortzeaz gainera, Markinaldeko mugimendu sozial kristauak eta kooperatibismoa jasoz, protagonista anitzen ahozko lekukotasunak eta gaiari buruzko hainbat agiri bilduz.


Argia.com 2012