2008-01-27 -- 2121.zenb
Maddi Soroa
Bi mila eta zortzia
beldur haizez igurtzia
lainaje triste gris eta beltzez
estali zaigu ortzia.
Gezurrak hegalak ditu
torturatzea meritu
mendekua da bidegile ta
pentsamendua delitu.
“Gu demokrata bakarrak”
zuek ilegal ta txarrak
sentimendurik gabeko hitzak
kamera aurreko negarrak.
Sua noiz agertuko zai
gatazka dute bizigai
gure golpeak behar dituzte
eta guk ez ditugu nahi.
Labirintoa iluntzen
geu ari gara laguntzen
ate itxi bat jartzen digute
ta ez dugu ezagutzen.
Sua behar duenari
ur hotza eman janari
gerrari baino beldur gehiago
baitiote bakeari.
Oi! Gure herri zer duzu?
latzak ikusten dituzu
ez dakit zenbat maite zaitugun
zuk bai sufritzen gaituzu.
Gure lehengo bertso zaharra
betiko minen zuztarra
hau da txoria gari tartean
goseak egon beharra!
Doinua: “Oihaneko pagoak blai”.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa