Urte berritan jarriak

I Bi mila eta zortzia beldur haizez igurtzia lainaje triste gris eta beltzez estali zaigu ortzia.

Jokin Sorozabal

Jokin Sorozabal


2008-01-27
Jokin Sorozabal
Jokin Sorozabal bertsolaria (Maddi Soroa)
II

Gezurrak hegalak ditu
torturatzea meritu
mendekua da bidegile ta
pentsamendua delitu.

III

“Gu demokrata bakarrak”
zuek ilegal ta txarrak
sentimendurik gabeko hitzak
kamera aurreko negarrak.

IV

Sua noiz agertuko zai
gatazka dute bizigai
gure golpeak behar dituzte
eta guk ez ditugu nahi.

V

Labirintoa iluntzen
geu ari gara laguntzen
ate itxi bat jartzen digute
ta ez dugu ezagutzen.

VI

Sua behar duenari
ur hotza eman janari
gerrari baino beldur gehiago
baitiote bakeari.

VII

Oi! Gure herri zer duzu?
latzak ikusten dituzu
ez dakit zenbat maite zaitugun
zuk bai sufritzen gaituzu.

VIII

Gure lehengo bertso zaharra
betiko minen zuztarra
hau da txoria gari tartean
goseak egon beharra!

Doinua: “Oihaneko pagoak blai”.


Argia.com 2012