2008-01-27 -- 2121.zenb
Garizuma aurreko epealdia dira, teknikoki, inauteriak. Mozorrotzeko unea, festa eta zalaparta nagusi diren garaia. Mozorrotzean, bestela egingo ez lukeena egiten omen du pertsonak. Esan izan da, ordea, mozorrotzean ezagutzen dela pertsona nolakoa den, bere portaera naturalagoa, benetakoagoa bilakatzen baita. Euskal Herrian herri gehienetan ospatzen dira inauteriak. Zenbait herritan, ordea, tradizioa oso errotua dago eta bertako inauteriek egiten dute herria ezagun. Horietako batzuetara osteratxoa egiteko garai aproposena iritsi da.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1