2008-01-27 -- 2121.zenb
Iker Barandiaran
Vice Presidentes ::Basque Street Boys
Matasellos
iraupena ::38´28´´
prezioa ::9.76€
Atzeko (euskal) kaleko mutilak ez dira beste Back Street Boys haiek bezalakoak. Hori oso argi utzi dute diskoko azalean. Ez hori bakarrik: diskoa entzuten hasi bezain laster konturatuko zara Zenarruzabeitiaren lagunek muturreko soinuak maite dituztela. Neubateko kideen talde paraleloa Black Sabbathen eta talde stonerren riff-ak zeharo alboratu gabe grindcorean murgildu da urteotan. Ahots grabe eta amorratuak batuta, azeleragailuari beheraino zapaldu diote grindcorearen, deatharen eta tarteka metalaren korridore estuetatik barrena. Urteak daramatzate Mogamboko eskolatik harago kontzertuak egiten, eta orain beraiek autoekoiztutako diskoa dendetara eraman dute. Euskal Herriko aldizkari beteranoenean, Argian ere beraien berri eman dute. Euskal gizartea doinu askotara zabalik dagoen seinale.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa