Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-01-27 -- 2121.zenb

Google

artikulu nagusira itzuli
Hego korearrek Naverren bilatzen dute
argazkia


48 milioi lagun bizi dira Hego Korean eta hamarretik zazpi Internetera konektatuta daude. Asiako plater gozoetako bat da sarean negozioak egin nahi dituenarentzako. Hori bai, gogor borrokatu beharko du Naver.com atariarekin.

Herrialdeko bilaketen %70etik gora gune honetatik egiten dira –munduko bosgarren bilatzailea da– eta erabiltzaileek zeresan handia dute emaitzetan. Hona nahiko modu sinplean nola funtzionatzen duen: informazio bila hurbiltzen denak bilatzaileari galdera bat egiten dio; beste erabiltzaile batek erantzun egingo dio, eta erantzun hori erregistratuta geratuko da beste pertsonaren batek bilaketa bera egiten duenerako.

Beharrak ekarri zuen parte-hartzea. Korear hizkuntzaz idatzitako testu gutxi zegoen sarean 1999an Naver abian jarri zenean. Ez zegoen negozio bideragarririk egiterik korearrez funtzionatuko zuen bilaketa erreminta batekin. Ezetz? Arazo horri irtenbide errazena –ala zailena, nondik begiratzen den– eman zioten: testuak sortzeari ekitea, galdera-erantzunen sistema bidez. Gaur egun 70 milioi sarrerako datu-basea osatu du: esaldi bakarreko erantzunak batzuk, saiakera akademikotik gertuago dauden testuak besteak. Milaka erabiltzaileren elkarlanaren fruitu da Naverren arrakasta. Wikipediaren antzeko fenomenoa, herrialde bakarrera mugatua. Gainera, galdera-erantzunen sistema eredugarria bihurtu da beste bilatzaileentzat. Yahoo! Answers adibidez, Naverren sisteman oinarrituta dago.

Konpetentzia handirik ez duen ataria da. Daum.net da herrialdeko bigarren gune bisitatuena. Hau ere Hego Koreakoa da eta bilaketen %11 jasotzen du. Google merkatuaren %2ra baino ailegatzen ez den inurria da.

2008an herrialdearen mugak gainditu nahi ditu Naverrek Japonian sudurra sartuz. Hego Korean eskaintza dibertsifikatzen jarraituko du, besteak beste, umeentzako bereziki prestatutako Junior Naver bilatzailearekin.

Erantzunak

Erreportaia aproposa eta interesgarria. Segi horrelakoak idazten !

Maddi 2008-02-26 18:45:33

Eskerrik asko Maddi!

Gorka Bereziartua 2008-03-05 12:45:21

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan