2008-01-27 -- 2121.zenb
Karlos Linazasoro ::Etzi
Elkar
orrialdeak ::56
prezioa ::8€
Bere anaia ez dela bera bezalakoa aspaldi konturatu zen mutilaren ahotik jakingo dugu Bruno Down sindromedunaren berri, Karlos Linazasorok idatzitako Etzi kontakizunean. Joan berri da Bruno, gurasoekin batera, bere bizitzan erabakigarria izango den zerbait egitera. Betiko alaitasunez agurtu ditu anaia gaztea eta aiton-amonak, beti bezain irribarretsu, segurtasun uhala ipinita, kaskoak belarrietan. Baina atzean utzi dituenen beldurra soma daiteke. Zertara ote doaz alde egin dutenak? Horren berri badute etxean gelditutakoek, baina ez dute esaten, izu larriagoa dutelako: zer gerta ote dakioke Brunori aurrerantzean? Hori da anaia gazteak eta aiton-amonek garbi esan gabe barnean daukaten arranguratik irakurleak soma dezakeena. Bruno burugogorra da batzuetan, alferrik dira sermoiak eta arrazoiak berarekin; baina zoragarria ere bada, beste batzuetan. Bere anaia gazteak ikasi du Down sindromeduna izateagatik ez duela hark ere dena libre, berak bezala dituela betebeharrak eta eskubideak. Brunok badaki oso bihurria izaten, baina ezin zaio nahi duen guztia egiten utzi. Gutxitan egiten du negar. Baina dena-delakoa izanda ere, etxeko guztiek asko maite dute.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa