Astekaria

 Bero-beroan 

Bahea

Irudia


2121. alea
2008-01-27
alde 0    kontra 0

Garruze ezizenekoak Tirakan esanak "Azken 30 urteotan diru publikoa barra-barra erabili da erdalduna zena euskalduntzeko edo euskarara hurbiltzeko bederen, eta xede horrek gaur egun beharrezkoa izaten segitzen badu ere, uste dut gaur egun beste xede batzuek ere arreta berezia behar dutela euskararen erabilera normalizatu nahi bada. Horien artean, euskaraz bizi eta lan egin nahi duten euskal herritarrak ditugu eta haientzako zerbitzuak antolatu eta sustatu behar dira".

 

Jean-Baptiste Coyosek euskararen aldeko Iparraldeko iazko politikari buruz www.gipuzkoaeuskara.net-n esanak: "(...) Nik ez nuke erabiliko erdi hutsik edo erdi beteta dagoen botilaren irudia, ez baitzait egokia iruditzen; egindakoa onuragarria den ere ez dut galdetuko. Hasteko, mehatxatutako hizkuntza baten alde egindako guztia baliagarria da. Baina kontua da jakitea abian jarritako politikak Iparraldeko erronka soziolinguistikoei erantzuten dien ala ez, testuingurua kontuan hartuta: gizartea ia elebakarra da, eta biztanleria etorkinei esker baino ez da hazten. (...) Politika horren finantziazioari dagokionez [Euskararen Erakunde Publikoarena], aurrekontua %20 handitu da 2007an, baina esan dezakegu 2.066.000 euroko aurrekontu hori urria dela mendean hartuta dagoen hizkuntza horren beharretarako. Eta hor zehar entzuten denaren arabera, aurrekontua ez da handituko 2008an. Aitzitik, Hezkuntza Ministerioak irakasle lanpostu ugari kenduko omen ditu, eta ez dakigu horrek zer ondorio izango dituen euskararen eta euskarazko irakaskuntzan".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia