Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-08 11:40:50
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-01-27 -- 2121.zenb

Nagore Irazustabarrena

Konstantino

Erroma, K.o. 321. Konstantino I.a enperadoreak derrigorrezko atseden egun izendatu zuen igandea. Gaur egun ez dago zalantzarik kristauen jai eguna igandea dela, baina ez da beti horrela izan. Bibliak dio egun sakratua larunbata dela. Lehen kristauentzat huraxe zen atseden eguna; gogoan izan, finean, juduak zirela eta sabata errespetatzen zutela. K.o II. mendean hasi ziren igandea kontuan hartzen: igandean sortu zuen Jainkoak argia eta, batez ere, igandean berpiztu zen Jesukristo.

guztia irakurri

Nagore Irazustabarrena

Adolf Hitler

Adolf Hitler -en liburutegi pribatua aztertu du Timothy Ryback historialariak eta bere lanaren emaitza aurki argitaratuko den Hitler’s secret library (Hitlerren liburutegi sekretua) lanean bildu du. Hitlerrek 1.200 liburutik gora zeuzkan Berchtesgaden-eko (Baviera) gotorlekuan eta 1945ean, gerra amaitzean, AEBetako Kongresuko liburutegira eraman eta gela itxi batean gorde zituzten
Hitlerren liburuen artean Gottlieb Fichte filosofo alemaniarraren hainbat obra aurkitu ditu Rybackek; filosofoak dimentsio politiko berria eskatzen zuen Alemaniarentzat. Bitxia da Nostradamusen profeziak ere irakurri zituela Hitlerrek; 1921ean erosi zuen liburua eta gerra amaitu arte gorde zuen. Nostradamusen profezia horietako batek 1939an Alemaniak gerra handi bat eragingo zuela esaten omen du.
Baina harrigarriena da diktadoreak berak debekatutako hainbat egile juduren obrak irakurri eta bildu zituela.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan