Astekaria

 Bertso berriak 

Urtarrileko aldapan jarriak

I Gabonak dira garai liluragarria… Argiak bezalaxe pizten da herria… Jenio txarra gorde atera irria… Ez nago erruz libre erdian jarria baina bota nahi nuke lehenengo harria.

Irudia

Oihane Perea


2120. alea
2008-01-20
alde 0    kontra 0
Oihane Perea
Oihane Perea bertsolaria (J.R / Argazki Press)
II

Gabon gauean nuen
arraro gorputza,
zabaldu eta gero
gezurraren kutxa.
Ni ere ibili naiz
bultza eta bultza.
Ze euskaldunak garen!
Txakurraren putza…
Olentzero ez al da
sustituto hutsa?

III

12 mahatsak jaten
ditugun aldiro,
leporaino beteta
ez da izaten giro,
baina hala ere pozik
zeruari tiro,
denei urte berri on
esan maitekiro…
Kulero gorriena
ahaztu zait berriro!

IV

Nola maite ditugun
espektakuluak,
Erregetako rosko
edo erregaluak,
ile-apaindegi eta
taberna kontuak.
Etxeko salaraino
ditugu sartuak
espainiar monarkia
eta gameluak.

V

Zenbat muxu alperrik
zenbat konpromisu….
Dagoeneko harrak
barrua jan dizu!
Pobrezia munduan
larria da aizu…
Urtarrileko aldapa
zer den ez dakizu?
Jarri ispilu aurrean
ta ikusiko duzu.

VI

Polboroi itxurako
elurra ari du.

Baskulak zerbait pasa
dela esan digu,
hamar egun hauetan
bat, bi edo hiru.
Libreta eguneratu
ta ez da nahiko diru
Gabonetako estra
nora joan zaigu?

VII

Nahiz ta egingo duten
prezioek behera,
nahiz ta esan minduta
dugula kartera,
berdin egingo dugu
hemendik aurrera.
Berriz joango gara
Corte Inglesera
behar ez diren mila
gauza erostera.

Doinua: Bizkaiko aberatsak

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia