Soziolinguistika lantzeko filmak

Garaigoikoa izeneko blogean (www.blogak.com/garaigoikoa) irakurri dugu nola hasi den Pere Mayans soziolinguista katalana soziolinguistika lantzeko filmen zerrenda egiten bere blogean. Hiru film paratu ditu oraingoz, dagokien fitxa tekniko, laburpen, iruzkin, bereziki landu beharreko eszena eta bibliografiekin. Ikasleekin zein helduekin aritzeko moduko materiala dela dio Mayansek. Honakoak dira gomendatutako hiru filmak:

- Windtalkers. John Woo-ren filmak AEBetako nabajoen herriarekiko diskriminazioa agertzen du.

- Rabbit Proof-fence (Belaunaldi galdua). Australian bertako hizkuntzek eta kulturek jasandako jazarpenari buruzkoa da Philip Noyce-ren filma.

- The wind that shakes the barley (Garagarra astintzen duen haizea). Irlandan kokatutako Ken Loachen film honetan gaelikoaren aurkako errepresioa ageri da.

Garaigoikoa blogean erabiltzaile anonimoak beste bi proposamen egin ditu: My Name Is Yu Ming eta Fluent Dysphasia, biak Daniel O’Hara zuzendariarenak eta Irlandako gaelikoari buruzkoak.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude