Astekaria

 Bero-beroan 

Politika antisoziala

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2120. alea
2008-01-20
alde 0    kontra 0

Hego Euskal Herriko administrazioen politikak gizartearen aurkakoak dira. Enpresarien interesen alde baino ez dute egiten eta langile eta behartsuenei kalte egiten diete. Horren irmo, eta datuekin, agertu zen sindikatu abertzale garrantzitsuena, ELA. Aldi berean, egoera hori salatzeko mobilizazioak iragarri zituen. Urtarrilaren 11n ekin zieten manifestazioei Gasteizko Legebiltzarrean eta otsailaren 15era arte jarraipena izango dute herrietan. Sindikatu abertzaleak salatutakoaren arabera Hegoaldeko administrazio publikoek –autonomietako gobernuek eta foru aldundiek– 1.263 milioi euroko soberakina lortu zuten 2006an. Hala ere, gizarte, osasun, hezkuntza, segurtasun eta laneko osasun gastuei dagokienez, amaierako lekuak betetzen dituzte Europar Batasuneko zerrendan.

Nola uler daiteke hainbesteko soberakina izatea arlo publikoan eta EAEko osasun arloan dagoen gatazka soziolaborala usteltzen lagatzea, hainbesteko prekarietatea eta inbertsio publikoen beharra dagoela kontuan hartuta? Nola uler daiteke hainbesteko soberakina izatea 143.600 ezindu daudenean eta hauetatik %87ak gizarte zerbitzu desegokia jasotzen duenean? Nola ulertu sozietateen eta PFEZren erreformek bilketa publikoa 440 milioi eurotan murriztea, 2007an enpresariek inoiz baino gehiago irabazi dutenean? Erantzuna erraza da: administrazio publikoek enpresari eta errenta ekonomiko handiak dituztenen zerbitzurako politika neoliberalak ezartzen dituzte. Langile eta behartsuenen aldeko politikak inoiz baino premiazkoagoak dira. Horixe da mugimendu sindikalaren helburua.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia