Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Minbizidun umeen obuluak izoztu dituzte

Minbiziak jotako bost neskaren obuluak izoztu dituzte Jerusalengo erietxe batean, etorkizunean neska horiek haurrak izan ditzaten. Teknika berri horrek kimioterapia tratamenduek eragiten dituzten antzutasun arazoak konpontzeko balioko duela uste dute sendagileek. Dena den, oraindik ere hainbat urte itxaron beharko da obulu horiek haurdunaldia sortuko ote duten ala ez jakiteko. Israeldar zientzialariek, bederen, obuluak modu artifizialean hazi eta helduko direla uste dute.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2120. alea
2008-01-20
alde 0    kontra 0

Ugalkortasunari buruzko Europar Konferentzian israeldar talde batek aurkeztu zuen saiakuntza biomediko arrakastatsua. Jerusalengo Hadassah Unibertsitate Ospitaleko Ariel Revel doktoreak aitortu zuenez, helburua oso argi daukate: kimioterapia edota erradioterapia tratamendua hartu beharra duten neskato horiek, etorkizunean, ama izan daitezen bideak erraztea.

Bost urteko neskatoak dira minbiziak jotakoak. Orain arte pentsatzen zen adin horretako nesken obuluak heldugabeegiak izango zirela gorputzetik kanpora ateratzeko. Emakume helduetan, berriz, nahiko praktika zabaldua da hori gaur egun.

Gaztetxoen kasuan, obuluen azaleko ehun finena izozten saiatu dira, urte batzuen buruan berriro transplantatzeko. Baina adituen esanetan, sarri, azal hori hondatu egiten da hotzarekin. Obulutegiko folikuluetatik, hau da, beraien kokapen naturaletik hartutako obuluak kendu eta izozteak, berriz, etorkizunean arrakasta izateko aukera gehiago eskaintzen duela azaldu dute adituek.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza