2008-01-20 -- 2120.zenb
Batzuen artean ::Hemen
Euskal Herriko Erlijioso Bizitzaren Teologi Institutua
orrialdeak ::128
prezioa ::27€ (urteko harpidetza)
Onak dira ondasunak eta ona da gozatzea. Baina denok gozatzekotan, ez bestela. Horrelaxe ekin dio Joxe Arregik Hemen erlijio pentsamenduko aldizkariko azken zenbakian egin duten Irabaziaren legea eta justiziaren legea izeneko gogoetari. Ekarpenen artean honakoak, besteak beste: José Ignacio Calleja Sáez de Navarreteren Etika eta negozioak; Xabier Etxeberriaren Jesus eta dirua; Jesús Martínez Gordoren Dogmatika neoliberala eta Jainkoaren misterioa; Sebastian Gartzia Trujilloren Prometeo, Diskoboloa ala Sumariarra?; Peru Sasiaren Herriaren Etika: ekonomia Zuzentasunaren zerbitzura jartzen; eta Joseba Azkarraga Etxegibelen Zentzuz lan egin, zentzuz bizi. Arrasateko kooperatibiston esperientziaz.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa