2008-01-20 -- 2120.zenb
2002an oso lehorte gogorra jasan zuten Ipar Amerikan, eta horren ondorioz 330 milioi tona CO2 gehiago geratu ziren atmosferan. Ipar Amerikan urtero 1.850 milioi tona CO2 igortzen dira atmosferara gizakiaren jardueraren eraginez, eta horren zati bat landareek xurgatzen dute. Batez beste, landarediak xurgatzen duena 650 milioi tonatan estimatzen da, baina 2002. urteko lehorte gogorraren eraginez 320 milioi baino ez zirela xurgatu adierazi du Wouter Peters Herbereetako Wageninen Unibertsitateko ikerlariak.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa