Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-01-20 -- 2120.zenb

Joxerra Aizpurua

2002an oso lehorte gogorra jasan zuten Ipar Amerikan, eta horren ondorioz 330 milioi tona CO2 gehiago geratu ziren atmosferan. Ipar Amerikan urtero 1.850 milioi tona CO2 igortzen dira atmosferara gizakiaren jardueraren eraginez, eta horren zati bat landareek xurgatzen dute. Batez beste, landarediak xurgatzen duena 650 milioi tonatan estimatzen da, baina 2002. urteko lehorte gogorraren eraginez 320 milioi baino ez zirela xurgatu adierazi du Wouter Peters Herbereetako Wageninen Unibertsitateko ikerlariak.

guztia irakurri

Osasuna

Jabier Agirre

Minbiziak jotako bost neskaren obuluak izoztu dituzte Jerusalengo erietxe batean, etorkizunean neska horiek haurrak izan ditzaten. Teknika berri horrek kimioterapia tratamenduek eragiten dituzten antzutasun arazoak konpontzeko balioko duela uste dute sendagileek. Dena den, oraindik ere hainbat urte itxaron beharko da obulu horiek haurdunaldia sortuko ote duten ala ez jakiteko. Israeldar zientzialariek, bederen, obuluak modu artifizialean hazi eta helduko direla uste dute.

guztia irakurri

Landareak

Jakoba Errekondo

Cytisus scoparius.

Isatsa, buztanaz gain, beheak garbitzeko erratza ere bada, baita gisatsa ere (Cytisus commutatus). Isuskia ere deitzen zaio, eta hortik Isuskitza ezagunak eta Isusti ezezaguna. Azken hau Huesca eta Monzon artean, Ainsa aldameneko bazkaleku gisa aipatua da 551. urtean, Asango monastegiari egindako emaitza bat jasotzen duen kartan.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan