2008-01-20 -- 2120.zenb
Berastegi (Gipuzkoa); 1945. Ekonomian katedraduna EHUn. Munduko hainbat unibertsitatetan ikasi eta irakatsi du. Bidaiari porrokatua: Lyongo eta Vancouverreko kongresuetan izan zen iaz, eta Sevillara joanen da aurten. Kooperatibazalea, euskaltzalea – Barandiaran Lizeoko lehendakaria– eta ezker abertzaleko kidea: LAIA eta HBren inguruan aritua. Martuteneko espetxean izan zen frankismoan. Aralar alderdia du begiko gaur egun. EHUko Aurrera taldeak kaleratutako Defendiendo país (Erein) liburuaren zioz mintzatu gara. Politikaz, unibertsitateaz eta ekonomiaz jardun dugu luze eta zabal.
Talentu fabrika modukoa da Xabiroi, irudigile trebeenak eta gidoilari puntakoenak komiki itxurako istorioetan uztartzen dituena. Jakina, euskaraz. Itzulpenekin konformatzen ez eta euskal produkzioa errotik astintzeko helburuz sortu zen. Merkatuan hamar zenbaki eta hiru album paratu ostean, kalitate maila batere apaldu gabe heldu dio hamaikagarrenari.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1