Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2008-01-20 -- 2120.zenb

Nagore Irazustabarrena

Madril, 1938. Espainiako Gerra Zibila oraindik amaitu gabe zela, baina II. Errepublikari azken hatsa baino geratzen ez zitzaionean, frankistek 1939tik 1966ra bitartean indarrean egongo zen prentsaren legea garatu eta onartu zuten. Lege hura programa zabalago baten barruan beste atal bat baino ez zen: Espainiako historiaren norabidea zuzendu behar zen XVII. mendetik aurrera.

guztia irakurri

We are Ellis Island (Ellis uhartea gara) lelopean, Internet bidezko publizitate kanpaina abiatu dute AEBetan. New Yorkeko uharte horretan osasun arazoekin iritsi ziren milaka eta milaka etorkin hartu zituzten garai batean, baina orain 30 eraikin inguru bota nahi dituzte. Kanpainaren asmoa ondare arkitektoniko eta historikoa berritzea eta gordetzea da, eta, horrela, euren historiaren atal garrantzitsu baten memoria gordetzea. Hainbat pertsonaia famatuk –Joe Montana kirolariak, Katharine McPhee abeslariak eta Christian Slater aktoreak, besteak beste– euren guraso eta aitona-amonek Ellis uhartean bizitakoak kontatzen dituzte www.weareellisisland.org webgunean. Horren bidez, herritar anonimoek euren senitartekoen emigrazio istorioak konta ditzaten nahi dute.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan