2008-01-20 -- 2120.zenb
Egunkari batean agertu den ama baten eskutitzak halaxe dio: “Semeak, urtero lez, ez dit lore eskaintzarik egin, ez nau zoriondu”. Eskutitz hori semea komisaldegian eta inkomunikaturik dutela agertzen da. Ez jakin (non ote?) sakon batean murgilduta aurkitzen den ama baten eskutitza, hain zuzen ere. Jakinean, ordea, bere semearen gorputza sufritzen izango dela, torturapeko malko lodietan blai. Eta halaxe, halaxe izan ere amaiezinak diren egun horien ostean, ama espetxera hurbildu eta mintzalekuaren kristal zikinaren atze aldean bere pertsonarik maitatuena ikustean; entzutean nola kolpatu duten, bortxa eta minaren eta dignitatearen korapiloa askatu nahian.
Gaitzeko manifa izan da Madrilen: Espainiako jendetzaren arabera, guk Egunkariaren alde egin genuenaren mailakoa. Bi gogoeta merezi ditu, ezta!? Aitortuko dut Rouco Varela batere ez zaidala gustatzen, ezta Cañizares ere. Zapateroren kontra bildu ote dira jende oste horiek? Ez zait iduri Rajoyk gehiago entzunen dituenik bozak irabazten baldin baditu. Baina niretzat ez da aski zerbait Rouco, Cañizares, Zapatero ala Rajoyk errana izatea, gezurtzat ala egiatzat hartzeko.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1