Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-01-13 -- 2119.zenb

Sakratuak biak

Andoni Mujika

argazkia


Zoriona zein zoritxarra. Ez da txantxetakoa. Edozein errealitatetan horiek biak jorratzeko eta kudeatzeko hartzen diren neurriak, edo hartzen ez direnak, ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula. Erakunde guztietako liderrek, salbuespenik barik, gai bi hauek –sakratuak baitira– beren plangintzen tokirik garaienean, dietarioen podiumetan, jaso beharko lituzkete. Horretarako, orientabide egokia izan daiteke bi kontzeptu hauek gogoan hartzea: errekonozimendua eta zaintza; bai pertsonari –banan banakoa– eta baita proiektuei ere.
Beste honetara ere formulatuko nuke: liderrak, bere taldearen duintasun guztiak jorratu behar ditu, eta hori, ez da ohiko jokabidea, ez da gehiegitan ikusten. Nahitaezkoa da baina. Duintasun kontzeptuaren irakurketa praktikoa da nork bere burua bortxaketa modalitate orotatik defendatzea. Horretarako ardura zuzena duen liderrak behatu behar du arlo hau, baina duintasunaren azken zaindaria norbera dela ahaztu gabe. Berebiziko lan hau egoki egiteko, landare edo makina bat bagina legez, bete beharreko legeak –berezkoak– ezagutu eta zaindu egin behar dira. Eta hazkuntzarako zein garapenerako jarraitu beharreko pista garbiak dira. Ezagutu eta zaindu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan