Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-01-13 -- 2119.zenb

Osasuna

Gero eta gazte gutxiago EAEn

Jabier Agirre

Eustatek argitaratu berri dituen datuen arabera, 2005ean EAEko emakumeek zuten Europar Batasuneko bizi-itxaropenik altuena: 84,8 urte. Gizonezkoek, ordea, 77,3. Europar Batasuna osatzen duten 25 herrialdeetako gizon eta emakumeen bizi itxaropena, berriz, 75,8 eta 81,9 urtekoa da hurrenez hurren.

Horrek, noski, alde txarra ere badu. Horrela, 65 urtetik gorako biztanleriaren portzentzajerik handiena ere EAEk zuen, %18,4 hain zuzen ere. Aldi berean, 14 urteko edo hortik beherako biztanleriaren ehunekorik txikiena ere bertan dago: biztanle guztien %12,2 besterik ez. Zifra horiek duela hamar urtekoekin alderatuz gero, ikus daiteke gazte gutxiago eta zahar gehiago daudela EAEn.

Ikuspegia erabat ezkor bihurtzeko, beste datu bat: 2004. urtean, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak izan zuten jaiotza-tasarik baxuenetakoa Europar Batasunean: 1.000 biztanleko 9,3 haur besterik ez ziren jaio. Datu horrekin, EAE Poloniaren maila berean dago, eta atzetik lau herrialde besterik ez ditu: Eslovenia (9), Lituania (8,9), Letonia (8,8) eta Alemania (8,6). Bestalde, Europar Batasunean 1.000 biztanleko batez bestekoa 10,5 jaiotzakoa izan zen. Konparazio bat egiteko, 1975. urtean mila biztanleko 19,1 jaiotza izan ziren Euskal Herrian.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan