Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-01-13 -- 2119.zenb

Landareak

Erratz-ezpela eta ezpel-erratza

Jakoba Errekondo

argazkia

Ruscus aculeatus

“Dena zango eta hala ere bera zutik ezin egon” diogu. Erraztatzeko erratzaz, jakina. Erraztatzeko erratza egiteko beste erratz bat erabiltzen da, baina. Erratz hau, Ruscus aculeatus, solstizio jai hauen osperako etxera ekartzen da, gorostiarekin batera pipitta gorrien pozaren emantzarako eta kuxidaderako, zoko-bazterrak eta armiarma sareak erraztatzera.

Erratzun erraztatzeko erratzezko erratza. Ezpeletan ezpeltzeko ezpelezko ezpela, Atharratzeko Ezpeldoiko eta Buenos Airesko Ezpeletako gisa berean. Erratza ezpela da, eta ez da. Ez, Ruscus aculeatus ez baita Buxus sempervirens; bai, ezpelaz erraztatzen eta erratzaz ezpeltzen baita.

Erraztatzearen edo ezpeltzearen langintzarako landare aproposei hortik al datorkie izena? Ala, erabilitako landareetatik izendatu dira langintzak? Erratza eta ezpela izango dira zalantza horren iturri, baina gerora makina bat landarez erraztatu eta ezpeldu izan da. Otezko otezpelaz (Ulex europaea), esilaharrezko goilaran-ezpelaz (Rhamnus catharticus), ipuruzko txinistezpelaz (Juniperus communis eta J. oxycedrus), txilarrezko txilarrerratzaz edo ilarriguntziaz (Erica arborea), Nafarroa Beherea eta Lapurdiko Jatsuetako jats, basarto edo marmarozko marmauerratzaz eta imilitzaz (Sorghum bicolor), lasto ugaritako lastoerratzaz, izkiribeltzezko artatxiki-erratzaz (Panicum miliaceum), batanezko mendaerratzaz (Mentha suaveolens)...

Erruz eta ezin konta ahala eratara erratzatu izanaren arrastoak erratza eta ezpela berak baino hedatuagoak dira. Segi, segi Isastegi, Isasi, Isasinaga, Isasa, Isasti eta abar ugarien isatsari. Nahi izatera tiraka...

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan