2008-01-13 -- 2119.zenb
Nola jakin urrutiko planeta batean bizia egon daitekeen ala ez? Urtarrilaren lehen astean galdera horren inguruko teoria eman dute argitara Kanarietako Astrofisikako Institutuko (IAC) ikerlariek, American Astrophysical Journal aldizkarian.
Eustatek argitaratu berri dituen datuen arabera, 2005ean EAEko emakumeek zuten Europar Batasuneko bizi-itxaropenik altuena: 84,8 urte. Gizonezkoek, ordea, 77,3. Europar Batasuna osatzen duten 25 herrialdeetako gizon eta emakumeen bizi itxaropena, berriz, 75,8 eta 81,9 urtekoa da hurrenez hurren.
“Dena zango eta hala ere bera zutik ezin egon” diogu. Erraztatzeko erratzaz, jakina. Erraztatzeko erratza egiteko beste erratz bat erabiltzen da, baina. Erratz hau, Ruscus aculeatus, solstizio jai hauen osperako etxera ekartzen da, gorostiarekin batera pipitta gorrien pozaren emantzarako eta kuxidaderako, zoko-bazterrak eta armiarma sareak erraztatzera.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1