2008-01-13 -- 2119.zenb
Erresuma Batuko lehen ministro izandako Winston Churchillek 1953an irabazi zuen Nobel saria ez ote zuen beste batekin partekatu behar? Zerikusirik izan al zuen Deustuko Unibertsitateko irakasle eta historialari Fernando Garcia Cortazarrek Olarra enpresari eta senatari zenaren Postfranquismo, proyecto de futuro liburuan? Ruben Dario poeta eta Alejandro Sawa idazlea zergatik haserretu ote ziren? Galdera hauen guztien atzean idazle beltzen arrasto iluna sumatzen da. Ez du azalaren kolorearekin zerikusirik, nahiz onarpen ezak belzten dion kopeta. Beltza deritzo beste batentzat ilunpean egiten duelako behar. Behar zikina, itzalekoa. Ustez ikusezina, baina bidean uzten dituen lorratzak usteak usteltzen ditu, tanta beltzak egun zuri batean bezain ikusgarriak direlako, ustez, beltzaren lorratzak.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1