Astekaria

 Denboraren makina 

Arrastoak

Irudia


2119. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Kukuxumusuk eta Juan Luis Arsuaga paleontologoak "Geroko" izeneko kamiseta diseinatu dute. Giza eboluzioari buruzko diseinu horretan, Kukuxumusuk egin du ilustrazioa eta paleontologoak, berriz, gogoeta bultzatu nahi duen esaldi bat utzi du: “Iragana da idatzita dagoen bakarra, etorkizuna aldatzeko garaiz gabiltza”.

Elastikoaren marrazkiak hominido espezieen eboluzioaren zuhaixka irudikatzen du. “Gaur badakigu, egun bakarrik bagaude ere, ez garela lerro bakar baten amaiera, baizik eta hasieratik adar asko egon direla, eta gure genealogia aurkikuntza berrien argiarekin askatuz doan korapiloa dela”, dio Arsuagak.

Kolaborazio honen historia duela urte batzuk hasi zen, Kukuxumusuko sortzaile eta zuzendari Mikel Urmenetak Arsuagaren berri izan zuenean Atapuercari buruzko elkarrizketa baten bidez. Handik aurrera aztarnategiari buruzko berrien zale amorratu eta Arsuagaren jarraitzaile bihurtu zen Urmeneta. Elastikoaren salmentatik lortutako etekinak hiesak bereziki zigortutako Tanzaniako eskualde batera joango dira.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia