Astekaria

 Bertso berriak 

Abiatzeko ilusioari jarriak

I Hareazko erlojua jira buelta-erdiz denbora hasi ta buka ahal balitz lez egiz. Eta “Orain, orain bai, hasiko naiz berriz! Zerotik abiatu nahi dut urte berriz!”.

Maialen Lujanbio

Maialen Lujanbio


2119. alea
2008-01-13
alde 0    kontra 0
Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio bertsolaria (Karlos Corbella)
 
 
 II

Nahi nuen, baina ezin
inertzia zaharrekin...
Asmo berriak, egun
arrunten errekin.
“Kronometroa zeron,
urtea ber-ekin!
Gurean ezin bada,
ba txinatarrekin.”.

III

Ezin. Joerak dauzkat
nigan harrituta...
Udaberriak keinu
egin berri du ta
nihaur nire buruaz
berriz erdituta,
zerotik hasiko naiz
kimu berrituta.

IV

Kimu berriak jada
orbel buruzpeko...
Ikasle, ikasle-ohi
ta ikasle usteko
grinez dago kurtsoa
abiarazteko,
oraintxe da garaia
zerotik hasteko!

V

Joan zen udazkena,
“Baina orain bai! Berriz
zerotik abiatu
nahi dut urte berriz!”.
Bi mila ta beatzi

ta ostera “remix”:
Joanean, baina beti
abiatu premiz.

VI

Iragana ezabatu
balitza lez kasi...
honarteko bidea
desagertarazi.
Zerotik abitzea
ze giza-fantasi...
Zerora heldu zenik
ez da berriz hazi...
Ia kontraesana da
“berriz” eta “hasi”.


Doinua
: Markesaren alaba

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia