Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-01-13 -- 2119.zenb

Abarrak

Bi whisky eta limonada gatzgabe bat

Mikel Garcia

Limoncello, Donostia, 2007. Zuz: Jorge Dorado, Luis A. Berdejo, Borja Cobeaga. Akt: Germán Cobos, Miriam Giovanelli, Eloi Yebra, Mauro Muñiz, Marta Rubio. 22 m.

Italiako likore tipikoenaren izenburua badarama ere, Ameriketako Mendebalde basatian kokatzen da 22 minutuko western bitxi hau. Irungo Zine eta Bideo Gaztea Lehiaketan zine formatuko euskal film labur onenaren saria eraman du berriki, eta horregatik dugu hizpide. Filma hiru istoriotan dago banatua, Jorge Doradoren, Luis A. Berdejoren eta Borja Cobeagaren gidoi eta zuzendaritzapean, hurrenez hurren.

Hain justu, iaz Oscar sari glamourosoetara izendatuta egon zen –eta komunikabide guztietan agertu zen– Cobeaga donostiarraren lana da pobreena. Vaya Semanita telebista saioko gidoilari ohiak programa horren hastapenetako aurpegi famatuei eman die protagonismoa, garbitzea atsegin ez duen sheriff baten umorezko sketch ahulean. Gehiegizko keinu jokoak westernaren mundu oparoa aprobetxatu gabe.

Beste bi istorioei ordea barru-barrutik darie Ameriketako paisaia lehorren kutsu bakarti eta berezia: egunez meza eman eta gauez gorputzak zatikatzen dituen predikalaria, oiloekin egindako errituetan hildakoak berpizteko gauza diren amoranteak, buduak kaltetutako familia... Minutu eskasetan giro beltz eta misteriotsua aurkezten digute Dorado eta Berdejok, eta ez dira falta bi izozdun whiskyak, can-cana jotzen duten pianistak eta kapela buruan zaldi gainean paseatzen diren cowboyak.

Hizkuntz jokoa ere originala da: ingelesa, italiera eta gaztelera, istorio bakoitzak bana darabil. Eta baliabide tekniko eta ekonomiko ugari erabiltzeko aukera izan dutela nabaria da. Oro har lan txukuna beraz, nahiz eta pistolaren bat beti geratzen den balarik gabe, eta oraingoan Cobeagari ahaztu zaio kargatzea.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan