Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Jon Torner

Jon Torner


2118. alea
2008-01-06
alde 0    kontra 0

Alberto Iglesias musikari donostiarra Urrezko Globoa jasotzeko izendatu dute, The Kite Runner filmerako sortu zuen soinu bandarengatik. Urrezko Globoak banatzeko gala urtarrilaren 13an egingo da Los Angelesen (AEB).

 

Ur antzerki konpainiak Shakespeareren Dos caballeros de Verona (Veronako bi zaldun) obra estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian urtarrilaren 19an eta 20an, taldearen 20. urteurrenean.

 

 

Roberto Botija bilbotarraren argazkiak jarri dituzte ikusgai Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Paisaiak bazterrean izeneko erakusketa urtarrilaren 28a arte izango da zabalik.

 

Iñigo Alberdi Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteko (AEOS) lehendakariorde izendatu dute. Alberdi Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria da gaur egun. AEOSek 27 orkestra profesional eta bi gazte orkestra batzen ditu bere baitan eta Felix Palomero Galiziako Orkestra Sinfonikoko zuzendaria du lehendakari.

 

Enkarni Genua k eta Manolo Gomezek Donostiako Txotxongillo Taldea sortu zutela 36 urte bete dira. Urteurrena ospatzeko 33 + 3 urte kontu kontari (Erein) liburua argitaratu dute. Ipuinen bitartez, etxeko txikienek behin eta berriz egiten dituzten galderei erantzuna ematen ahalegindu dira. Genuak eta Gomezek galdera hauei erantzuna emateko hainbat lagun eta artisten laguntza izan dute.

 

Uxue Alberdik irabazi du Errenteria Hiria ipuin lehiaketa, Zintzilik lanarekin. Bestalde, Julene Azpeitia ipuin lehiaketan Mikel Zubeldia izan da nagusi, Zorionak niri lanari esker.

 

Luis Duranek Aljebra komiki liburua argitaratu du Bergarako Millaka argitaletxearekin. Oñatiarrak euskaraz argitaratzen duen lehenengo lan hau Antxon Ugartek euskaratu du.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2117
 
azala2116

2118 zenbakia.
2008ko urtarrilaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan

Ale berean...

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia