Astekaria

 Hiruko Txikian 

Hernandorena

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2118. alea
2008-01-06
alde 0    kontra 0

Sariko finalean izan ginen Aiherran. Maialen Arzallusek eraman zuen txapela, Unai Gaztelumendiri puntu erdia kenduta. Beñat anaia entzule zuen Unaik. Azken agurrean, Illunbekoa gogoan, Beñatek txapela berari eskaintzea eskatu zion. Txalo zaparrada bildu zuen. Oholtzatik jaistean irribarretsu hurbildu zitzaion anaiari eta saioan izandako gorabeheraren bat izan zuten mintzagai. Izan ere, kartzelakoan puntuei erantzunez estropezuka ibili ziren bertsolari guztiak, errimatzat “zerbait” jarri zietenean. Baina Unaik, berak aukeratu doinuan egin zuen estrapezurik larriena, hirugarren puntu bitartean berak ere ez baitzekien zein doinutan ari zen kantari. Neurtu, bertsoa zehatz neurtzen bazuen ere, kantaerak ez zuen kantu itxurarik. Tonu batez abiatu eta puntu bakoitzak zuen tonu diferente bat desafinatzearen ondorioz. “Goizean ongi egiten nuen...” bota zion anaiari. Kanta zuen eran egin izan balu testua, dagoeneko bertso eskoletako irakasleak batzartuta leudeke beren zeregina aztergai. Eta epaileek bertsoa kantatua dela kontuan hartuko balute, Unai ez zuten puntu erdira sailkatuko. Baina azken agurrean, momentuan demasa iruditu zitzaidan hartan, ia-ia asmatu egin zuen nire harridurarako.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia