2008-01-06 -- 2118.zenb
Iker Barandiaran
Saioa ::Particular land
Moonpalace Records
iraupena ::22´25´´
prezioa ::6€
Sei abestik osatzen dute Legorretako neska honen estreinako lana. Gitarra eta armonika ahotsaren lagun countrya, folka eta popa lantzen ditu, rock zipriztin batzuekin. Euskaraz abesten duenean Anariren hastapenetako kantuen intentsitate eta malenkonia bereganatzen ditu. Eta ingelesez aritzen denean, berriz, AEBetako folkaren errekastoetara, hala nola, Dylan edota Jeff Buckleyengana, besteak beste, eramaten dizkigu gogo eta pentsamenduak. Abesteko gaitasun berezia dauka, eta gai da soinu grabe eta ilunak lantzeko, baita faltseteak erabiliaz jolasteko ere. Hitzei dagokionez, metafora oso bisualekin (“merkurio tantak”, “ostiralak”, “musak”…) jokatzen du bere ezinegonak, desioak edo ardurak azaleratzeko. Edizio oso mugatuko diskoa da eta kaxa oso dotorean batuta dator, eskuz eta mimoz egina.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa