2008-01-06 -- 2118.zenb
Physcomitrella patens goroldioaren genomaren azterketak iraultza ekar dezake nekazaritzan. Goroldio horrek 450 milioi urte darama Lurrean eta oso zelula gutxikoa izanik eta hazteko duen erraztasuna dela-eta, erreferentziazkoa izan da beti beste organismo konplexuagoak aztertu ahal izateko. Goroldioak lehorte garaietan nola irauten duen eta euria hasi orduko zein azkar hazten den aspaldi harrituta ditu botanikariak. Ezaugarri hori oso interesgarria izan daiteke leku lehorretan landatzen diren landareentzat.
Dieta orekatua da bihotz-hodietako osasunari eusteko gakoa. Koipe gutxiko dieta, haragi gorri gutxirekin eta arrain kontsumoa gehituz, arrain urdina batez ere. Jarraian bihotzarentzat bizi-asegururik onena eman dezaketen elikagai zerrenda aurkeztuko dugu.
Klima aldaketaren gorabehera honek, apaintzeak berrapaintze, bertakoa-kanpotarra aspaldiko eta sekulako eztabaida dakar atzera. Milaka eta milioika urtetan maiz gertatu den eran, oraingo aldaketa honek ere landare batzuei onurak eta beste batzuei gorriak dakarzkie. Espezieren bat galduko da, atzo gaur bihar egunoro bezala, eta berriak ernamuinduko dira. Joan eta etorri, bizitzea horixe da, baita geldirik izan behar badu ere. Landare bakoitza egonean ez, geldituta ez, baina geldirik bizi da; era berean, berriz, berea duen espeziea mugitzen ari da, etenik gabe lurrak kolonizatu eta lurrak galtzen. Espeziearen bizitzaren geografia lekualdatze bat da, banako bakoitzarena legez sortu zenetik desagertuko den artekoa.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa