2008-01-06 -- 2118.zenb
Australian jaiotako euskalduna dela jakin dut. Neska gaztea eta Bermeoko euskara egiten duena. Aurkitu dut haren aztarna. Jo diot telefonoa, zehaztu dugu hitzordua. Australiako euskaldunen berri dakarren liburua aztertu dut elkarrizketa baino lehen: Azúcar amargo. Vida y fortuna de los cortadores de caña italianos y vascos en la Australia tropical. Okerreko liburua. Iparraldeko Queensland-era jo zuten euskaldunak dira bertan protagonista. Miren Goikoetxea, aldiz, hegoaldera, Sidneyra jo zuten euskaldun bakanen alaba da.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1