2008-01-06 -- 2118.zenb
Bergara, 1962. Herri horretako Goiauzoko Lamaño-Etxeberri baserrian jaioa. Baserritarra sortu –bost neba-arreba izaki– eta bertan ari da gaur egun. Bi alaba ditu. Ardiak eta behiak hazten ditu neba gazteenarekin, baita jaiotetxearen izen bereko landa turismoa kudeatu ere. Baserrian arituz, euskara irakasle lanak eta abokatu ikasketak egin zituen behiala. Zinegotzia (HBren izenean) eta EHNEko idazkari nagusi ohia. Kolore anitzen distira du Maite Aristegik: Elkarri/Lokarri, Milakabilaka, Nazio Eztabaidagunea... 18/98 + lan taldearen eledun ageri zaigu azkenaldion.
2007. urtean, gutxienez 116 langile hil dira Euskal Herrian. Heriotza horiek aztertuta, honakoa ondorioztatu dugu: lan egoera txarrak, egonkortasunik ezak eta azpikontratazioak hil egiten dute.
Gabon usainean elkarrizketatu ditugu Erasun eta Indo Seaskako lehendakariordeak. Ikasturte hasierako gorabeheren ondoren lasaituta daude, baina urtarrileko bi gertakizun garrantzitsuren zain. Batetik, bulego eragilea osatzekotan dira gero Seaskako lehendakaria aukeratzeko. Bestetik, EEP eta Akademiaren inspektorearekin bilkura dute.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1