2008-01-06 -- 2118.zenb
Amsterdam, 1275eko urriaren 27a. Herbeheretako kostako arrantzale herrixka horretako biztanleek bidesaririk ez ordaintzeko eskubidea lortu zuten eta, horregatik, hori hartzen da hiriaren fundazio datatzat. Berez, 1300ean lortu zituen hiri eskubideak. 1323an Willem III.a kondeak garagardoaren salerosketarako erraztasunak eman zizkien eta, haren oinordeko Willem IV.ak pribilegio gehiago eman ondoren, Amsterdam Liga Hanseatikoarekin harremanetan hasi eta Holandako merkataritza gune nagusia bilakatu zen.
Erromatarsandalia baten aztarna aurkitu dute Israelen, Hippos-Sussita aztarnategian. Oinetako militar baten iltzeek lehortu gabeko zoruan utzitako arrastoa da, 40 neurriko oinari dagokiona, eta legionarioek eta zenturioiek erabili ohi zituzten oinetakoen tankerakoa dela diote adituek. K.a. II. edo I. mendean datatu dute aurkikuntza eta horrek harridura sortu du arkeologoen artean. Izan ere, Hippos Dekapoliseko hiri hebrearra zen eta oinatza aurkitutako eraikina hebrearrek egin zuten. Erromatar Inperioaren ekialdeko muga inguru horietan ez zuten garai hartako erromatarren arrastorik aurkitzea espero, bertako hebrearrak ez baitziren erromatarren aurka altxa K.o. 70. urtera arte..
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1