Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2008-01-06 -- 2118.zenb

Anoetako patata soroari jarriak (gertatua)

Aitor Sarriegi

argazkia

Maddi Soroa

- Pero, vosotros, en lo vuestro, por ejemplo labrando patatas, ¿vais pensando rimas?
- Y cuando reñís con vuestra pareja, ¿le reñís rimando?

(2007-12-22)

I

Bi mila eta zazpigarrena,
datorrenaren atean
abenduaren hogeita bian
Donostiako partean
palko batean ibili ginen
haundi-maundien artean
komentario bat ez dut ahaztuko
bizirik naizen artean.

II

Badakizue Illunben nola
izan zen egun polita
eta Realak ipini zigun
hango kantarioi zita
guk gusto handiz hartu genuen
egin ziguten gonbita
palko batean inoiz ez dugu
partidurik ikusi ta.

III

Partidu arrunt samarra joan zen
(Realarentzat txukuna)
bukatu eta barra ertzean
gure bigarren jarduna
Emakume bat inguratu zen
(nonbait ez zen euskalduna)
bere burua aurkeztu zigun:
marketing arduraduna.

IV

Tratu zuzena eman ziguten
ezin zitekeen bestela
Galde ta galde hasi zitzaigun
jakin nahi balu bezela
gu beraiekin han izatea
asko eskertzen zutela...
ondo zihoan esan artean
goian jarri dudan perla.

V

Nahiz ta kultura orokorrean
zuen halako zuloa
postu horretan hura jartzea
ez al da eskandaloa?
Ez zion noski galeraziko
gau hartako bere loa
asko uste gabe eginagatik
kristoren ridikuloa.

VI

Kontuak hala izan ziren ba
kontatu dudan erara
sei bertso hauek atera zaizkit
barrenetik pantailara.
Marketing-eko arduraduna
talla hortakoa bada
klubarengatik ez da dudarik,
bigarren mailakoa da.

Doinua: Andre txarraren bentajak

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan